143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN IBARRA

Mugartea sektorea P2.1etik P2.6ra bitarteko lurzatietan birzatitzeko proiektuko aldaketa.
Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2012ko uztailaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mugartea sektorea P2.1etik P2.6ra bitarteko lurzatietan birzatitzeko proiektuko aldaketa, lurzatien jabeek sustaturik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Mutiloan, 2012ko uztailaren 6an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1210298