2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN IBARRA
Mugartea sektoreko P1 lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Arangurengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2012ko uztailaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mugartea sektoreko P1 lurzatiaren xehetasun azterlana, Abaigar Promociones, S.L.k sustatua.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Mutiloan, 2012ko uztailaren 6an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1210297