143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2012ko uztailaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren plantilla organikoaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236.ari dagokionez xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantillaren aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2012ko uztailaren 6an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1210331