1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TENERIFEKO SANTA CRUZEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. Ahozko ikustaldirako zitazioa

Antonio Revert Lazaro jaunak, Tenerifeko Santa Cruzeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Frantisek Klucar jaunak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Armetal Montajes Industriales, S.L.ren aurka bideratu diren 0000883/2010 autoetan, epaileak erabaki du enpresa hori ediktu bidez zitatzea, non den jakiterik ez baitago, 2011ko irailaren 5eko goizeko 10:10ean eginen den ahozko ikustaldian parte hartzeko ager dadin Tenerifeko Santa Cruzeko Tres de Mayo etorbideko 24an (Filadelfia eraikina). Lan Prozedurari buruzko Legearen 82.2 eta 83. artikuluetan xedatutakoaz ohartarazten zaio. Halaber errekerimendua egiten zaio, ekitaldira joan dadin kontrako alderdiaren galderei erantzutera, hala eskatuko balitz, eta demandan aipatzen den agiri bidezko froga aurkez dezan, eta jakinarazten zaio demandaren kopiak eskura dituela epaitegi honetako Idazkaritzan.

Eta Armetal Montajes Industriales, S.L.ri legezko zitazioa egiteko balio dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Santa Cruz Tenerifekoan, 2010eko abenduaren 3an.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Santa Cruz Tenerifekoan, 2010eko abenduaren 3an.-Idazkari judiziala, Antonio Revert Lázaro.

Iragarkiaren kodea: J1020670