1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 838/2010 demanda

Juan José Osta Alegrek, Ricardo Robles Espinarrek eta Jesús Arostegui Plazak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Construcciones Bulot, S.L.ren, Construcciones Ganuza Napal S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 0000838/2010 demanda-prozeduraren barruan, hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Igor bedi jarraian prozedura hau Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegira, nahitaez metatu behar zaielako epaitegi horretan bideratutako 660/10 autoei. Ondorioz, bertan behera uzten da 2011ko urtarrilaren 28ko 11:40an egitekoa zen judizioa.

Jakinaraz bedi ebazpen hau.

Aurka egiteko bideak: berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal da epaitegi honetan, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua). Errekurtsoa iragartzerakoan frogatu egin behar da organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 25 euro sartu direla, eta ohartarazten da hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eginbidea. Jarraian erabakitakoa bete da eta interesdunei jakinarazi zaie, LPLaren 55., 56., 57., 58., 59. eta 60. artikuluetan ezarritako moduan eta bertako baldintzei jarraikiz. Fede ematen dut.

Eta Construcciones Bulot, S.L.ri eta Construcciones Ganuza Napal S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko abenduaren 17an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1020784