1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Titulu judizialak
betearazteko 187/2010 prozedura

María Aranguren Antoñanzasek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Difusion Publicidad y Marketing S.L.ren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 0000187/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Lehenbizikoa.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hots, Difusion Publicidad y Marketing S.L.ri:

1.-23.672,40 euroko printzipala.

2.-Interesetarako kalkulatu diren 1.420,34 euro.

3.-Kostuetarako kalkulatu diren 2.367,24 euro.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 00301846420005001274 kontua, 41480000640187.10 kontzeptua.

Igor bekie ofizioa Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuari eta alderdi demandatuaren helbideari dagokion jabetza erregistroari, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten; halaber, erants bedi betearazpenpeko alderdiaren ibilgailuen titulartasunari buruzko informazio-oharra.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren datu-baseetara sartzeko aplikazio informatikoetatik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak eta Nafarroako Zerga Agentziak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkioten diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Betearazpenpeko alderdiak Banco de Bilbao Vizcaya, Nafarroako Rural Kutxa eta Nafarroako Aurrezki Kutxa banku erakundeetan izan ditzakeen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak, baita haren izenean dauden balore higigarri guztiak ere, finantza erakunde horiek haien gordailuzain edo bitarteko gisa jarduten badute; hori guztia premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, bidal bekie ofizioa aurrean aipatutako entitateei, betearazpenean erreklamatzen den diru kopurua atxiki dezaten saldo horietatik, egonez gero, eta epaitegi honetako kontura transferi dezaten.

Betearazpenpeko alderdiak honako hauekiko izan dezakeen kreditua: Goomedia Soluciones Tecnológicas S.L., Urbasa Inmuebles S.L., Al Mexicano Autentico S.L., Inversiones Arguelles S.L., Ethia Centro Medico Estético S.L., Unibertsitate-Gizarte Fundazioa, Iruñerriko Mankomunitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Miguel Angel Arizcuren Arana, José Félix Collazos Pérez, Nafarroako Rural Kutxa, Comunicación y Marketing Masmedia. Horiei ofizioa igorriko zaie, bost eguneko epean epaitegi honen banku kontura alda dezaten betearazpenean ordaintzeko dagoen diru kopuru osoa, edo aurrerantzean izan ditzaketen zorrak, zenbateko osoa berdindu arte; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkie.

Ondoko betearazpen-prozedura hauetan betearazpenpeko alderdiarentzat gera daitekeen soberakina: Agoizko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiaren 673/10 eta 792/10 prozedurak; Agoizko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiaren 73/10, 675/10 eta 1180/10 prozedurak; Lan arloko 2. Epaitegiaren 60/10 prozedura; Iruñeko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiaren 349/10 eta 476/10 prozedurak; Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiaren 257/10, 334/10 eta 336/10 prozedurak; Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiaren 1131/05 prozedura, eta Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiaren 250/04 eta 1586/10 prozedurak. Igor bedi behar den idatzagiria, prozedura eta epaitegi horietan enbargoaren kontu har dezaten, eta eskatu, aldi berean, haien premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria.

4805GFX, 4902GFX, 5080FVY, 6385FWT, 9722DXR eta 9864GBR matrikulak dituzten ibilgailuak. Horiei dagokienez, igor bitez aginduaren bi kopia ondasun higigarrien erregistro egokira, enbargoaren idatzoharra egiteko, eta eskatu, aldi berean, lotutako zama eta kargen ziurtagiria, Trafiko Zuzendaritza Nagusian ageri direnak ere barnean hartuko dituena.

Difusion Publicidad y Marketing S.L.ren egoitzan (autoetan ageri den helbidean: La Estrella enpresa parkea, Berroa kalea 2, 5.a, Taxoare) aurki daitezkeen eskudirua eta ondasun higigarriak, diru kopuru hau berdintzeko: 23.672,40 euroko printzipala, gehi 1.420,34 euro behin-behineko interes gisa eta 2.367,24 euro behin-behineko kostuen ordainean.

Bidal bedi horretarako exhortoa betearazpenpekoaren helbideari dagokion epaitegira, edo komunikazioa Enbargo eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrera. Izendatzen den batzorde judizialak ahalmena izanen du sarrailagilearen eta indar publikoaren laguntza eskatzeko. Legez ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio eta ondasunak zuzenbidearen arabera gordailutuko dira; beharrezkoa bada, gordailuzaina izendatuko da eta legezko ohartarazpenak eginen dira. Ebazpen honek erabaki den enbargorako agindua behar den moduan egiteko balioko du. Auzi-jartzaileak enbargo-eginbidean esku hartzeko ahalmena izanen du, hala badagokio zuzenbidez.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran.

Aurka egiteko bidea.-Epaitegi honetako Idazkaritzan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 551.5 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 4148.0000.64. 0187.10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846.42.0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Difusión Publicidad y Marketing S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko abenduaren 14an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1020658