1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 84/2010 prozedura

Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 84/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Construcciones Lemuaz, S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 39.957,44 eurokoa da, interesak 2.397,45 eurokoak eta kostuak 3.995,74 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Eta Construcciones Lemuaz, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, zedula hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko abenduaren 9an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1020756