1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 1087/2009 prozedura

Iruñean, 2010eko abenduaren 17an.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Elena Zoco Zabala prokuradore andreak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1087/2009 prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Ksenia Valentinovna Uspenskaya andrearen aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Fernando Amezcua Arrebola jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Partez baiesten dut Elena Zoco andreak, Fernando Amezcua Arrebola jaunaren izenean, auzi-ihesean den Ksenia Valentinovna Uspenskaya andrearen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut Nafarroako Irurtzun herrian 2007ko urtarrilaren 11n egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin. Ez da bidezkoa ezkontzaren sozietate ekonomikoa likidatutzat jotzea. Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa erregistro zibil egokiari, idatzoharra egin dezan.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikulua).

Errekurtsoa egiteko, epaitegi honetan idazkia aurkeztu beharko da bost eguneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua). Errekurtsoa jartzearekin batera frogatu egin behar da organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 50 euro sartu direla, eta ohartarazten da hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaile magistratua.

Eta Ksenia Valentinovna Uspenskaya andreari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko abenduaren 17an.-Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1020832