1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLATZ

2010eko aurrekontuan aldaketa egiteko 1. espedientea.
Hasierako onespena

Olazko Kontzejuko Batzarrak, 2010eko urriaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko aurrekontuan I. aldaketa egiteko espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 223 eta 236. artikuluetan xedatua betetzeko; gisa hartara, herritarrek eta interesdunek espedientea ikusten ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Olatzen, 2010eko azaroaren 5ean.-Kontzejuko burua, Joaquín Cabrera Godoy.

Iragarkiaren kodea: L1020255