58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 790/2008 judizio arrunta

Agoitzen, 2010eko apirilaren 19an.

María Luisa Corbacho Simon andreak, Agoizko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko epaileak,

Aditzera ematen dut: Alicia Castellano Álvarez prokuradore andreak eskaturik, 790/2008 judizio arruntaren prozedura bideratzen ari da Agoizko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegi honetan, Seguros Allianz S.A.ren, Daedu SCCLren (non den jakiterik ez dago), Truck And Whell S.L.ren eta Jordi Iglesias Buenoren aurka. Prokuradoreak Saray Barco González andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

1. Alicia Castellano Álvarez andreak Saray Barco González andrearen izenean eta hura ordezkatuta aurkeztu duen demanda gaitzestea eta demandatuak absolbitzea haiei egindako eskakizun guztietatik.

2. Auzi-jartzailea kondenatzea prozedura honetan sortutako kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta adieraz bekie ez dela irmoa eta hura jakinarazi eta biharamunetik 5 eguneko epean haren aurkako apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dela, eta horretarako aldez aurretik gordailua egin behar dela, epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 50 euro sartuz.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. M.ª Luisa Corbacho Simón andrea, Agoizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epailea. Horren fede ematen dut.

Eta Daedu SCCLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Agoitzen, 2010eko apirilaren 19an.-Idazkari judiziala, Rodrigo Lacueva Bertolacci.

Iragarkiaren kodea: J1006967