58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Bardeako Ubideko ura
erabiltzeko 2010eko tarifak

2010eko apirilaren 6an, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak onetsi du Bardeako Ubideko ura erabiltzeko 2010eko tarifarako proposamena, apirilaren 11ko 849/1968 Errege Dekretuaren bidez (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa) onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

A) Nekazaritzako erabiltzaileek 31,6957159692 euro ordainduko dituzte hektareako, tarifa gisa.

-Obra multzoak amortizatzen 25 urte eman dituzten 52.530,29 hektareei 87.889,25 euro kenduko zaizkie kontzeptu horrengatik.

B) Horniduretako eta industria erabileretako erabiltzaileek 0,0198098225 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, tarifa gisa.

C) Aprobetxamendu hidroelektrikoetako erabiltzaileek 0,0079239290 euro ordainduko dituzte kilowatt-orduko, tarifa gisa.

Aditzera ematen da, tarifa horrek kalte egiten diela uste dutenek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioko lehendakari jaunari zuzenduta, hamabost (15) egun balioduneko epean, iragarki hau Zaragozako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Proposamena ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoan (Sagasta pasealekua, 26, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko apirilaren 7an.-Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1007221