58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-O-426

Longidako Udalak ondoko datu eta inguruabarrak dituen baimena eskatu du:

Inguruabarrak: Longida udal mugapeko 16. poligonoko 129. lurzatian, Irati ibaiko eskuinaldean, 15x15 m-ko azalera eta metro 1eko sakonera dituen urmaela eraikitzea.

Eskatzailea: Longidako Udala.

Helburua: anfibioentzako urmaela.

Ur ibilgua: Irati ibaia.

Alderdia: El Soto.

Udalerria: Longida (Nafarroa).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko apirilaren 9an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1007005