58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

574/2010 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Herri Lanetako zuzendari nagusiak emana, "Pirinioetako A-21 autobiako 4. tartea: Judasen Benta-Esa" eraikitzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktetarako deia egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren apirilaren 27ko 31/2010 Foru Aginduaren bidez, "Pirinioetako A-21 autobiako 4. tartea: Judasen Benta-Esa" eraikitzeko proiektuaren jendaurreko epearen fasea ebatzi zen, eta hura behin betiko onetsi.

Nafarroako Gobernuak, 2010eko apirilaren 12ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu zuen.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Pirinioetako A-21 autobiako 4. tartea: Judasen Benta-Esa" eraikitzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea 2010eko maiatzaren 24, 25, 26, 27, 28 eta 31n Irunberriko, Ledeako eta Esako udaletxeetan ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria etab.); egoki baderitzo, peritoak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Komunitateko bi egunkaritan eta Irunberriko, Ledeako eta Esako udaletxeetako iragarki oholetan, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratzen dela honako hau.

4. Ebazpen hau Irunberriko, Ledeako eta Esako udaletara, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura eta Desjabetze Atalera igortzea.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 3an.-Herri Lanetako zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F1007793