5. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4692/2009 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Onkologia Medikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 4ko 2011/2009 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Onkologia Medikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2009ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, abenduaren 17ko 4628/2009 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Onkologia Medikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

Onartuak:

VERA GARCIA, RUTH

Baztertuak: inor ez.

2. Oposizioaldiko ariketa 2010eko urtarrilaren 26an, 10:00etan, eginen dela adieraztea, Zerbitzu Zentraletako Batzar Gelan (Irunlarrea, 39; Iruña).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea epaimahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abenduaren 21ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0929030