4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDEKO MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, peoi-gidari izateko 5 lanpostu lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian, eta probak hasteko tokia, eguna eta ordua

Mankomunitate Burutzaren 2009ko irailaren 7ko 57. ebazpenaren bidez onetsi zen peoi-gidari izateko 5 lanpostu lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Hura 2009ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ean.

Mankomunitate Burutzaren 2009ko azaroaren 6ko 86. ebazpenaren bidez onetsi zen deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, 2009ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, azaroaren 30ean.

Erreklamazioak edota alegazioak aurkezteko epea bukaturik eta bakarra ere jaso ez denez, deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoarekin bat, Mairagako Mankomunitateko buruak, 2009ko abenduaren 17ko 99. ebazpenaren bidez, onetsi du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda; hona, ondotik, zehaztua:

Onartuak:

ARAIZ ANGULO, ÓSCAR

GOYENA EXTREMAD, MARÍA ANGELES

MANSILLA LATASA, ALFONSO

SESMA ALZUETA, SANTIAGO

TORRES GUTIÉRREZ, OSCAR

Baztertuak:

MOROS BAILÓN, JOSÉ IGNACIO

Deialdiako 2. oinarriko a) puntuko baldintza ez betetzeagatik.

Aditzera ematen zaie izangaiei ezen oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2009ko urtarrilaren 28an eginen dela, 9:00etan, Mairagako Mankomunitateko Bulego Nagusian, San Salvador kalea, 11-behea, Tafalla.

Tafallan, 2009ko abenduaren 18an.-Mankomunitateko burua, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0928492