4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN
TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

Mendialdeko Mankomunitatearen atxikitzeko hitzarmena. Hasierako onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2009ko abenduaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mendialdeko Mankomunitatea partzuergoari atxikitzea; hori guztia era berean onetsitako atxikitze hitzarmenean adierazi bezala.

Partzuergoaren Estatutuetako 32. artikuluan xedatuarekin bat, onesten den atxikitze hitzarmena eta egin nahi den atxikitze hori estatutuetan dakarten aldaketa jendaurrean egonen da Partzuergoan sartu nahi duen toki entitatearen bulegoetan eta Partzuergoaren egoitzan (Barañaingo etorbidea, 22, Iruña), hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen; alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako legezko ondorioetarako.

Iruñean, 2009ko abenduaren 28an.-Partzuergoko burua, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: L0929169