4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN
TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

2010eko ekitaldiko aurrekontua jendaurrean

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren Zuzendaritza Kontseiluak, 2009ko abenduaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren 2010eko ekitaldiko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin bat, aurrekontua onesteko erabakia eta haren dokumentazioa jendaurrean egonen dira Partzuergoaren egoitzan (Barañaingo etorbidea, 22; Iruña), hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen; alegaziorik ez badu inork egiten, hasierako onespena behin betikoa izanen da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta legeen arabera aplikatzekoak diren gainerako ondorioetarako.

Iruñean, 2009ko abenduaren 28an.-Partzuergoko burua, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: L0929168