4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDEKO MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra

2009ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, abenduaren 2an, Mairagako Mankomunitatearen 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onetsi zuen iragarkia.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena ematen da argitara, orok jakin dezan.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua. Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 4.199.000 euro.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 364.000 euro.

5. kapitulua. Ondareko diru-sarrerak: 5.300 euro.

6. kapitulua. Inbertsio errealak besterentzea: 40.000 euro.

7. kapitulua. Kapital-transferentziak: 5.125.700 euro.

9. kapitulua. Finantza-pasiboetako aldaketa: 1.255.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 10.949.000 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua. Langileen lansariak: 1.166.000 euro.

2. kapitulua. Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 2.877.000 euro.

3. kapitulua. Finantza-gastuak: 100.500 euro.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 45.500 euro.

6. kapitulua. Inbertsio errealak: 6.560.000 euro.

9. kapitulua. Finantza-pasiboetako aldaketa: 200.000 euro.

Gastuak, guztira: 10.949.000 euro.

Tafallan, 2009ko abenduaren 23an.-Mankomunitateko burua, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0929049