4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRE

Ordenantza, Herriko jabari publikoan interes orokorreko
hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten
enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena. Hasierako onespena

Kontzejuko Batzarrak, 2009ko azaroaren 7an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela:

Hasiera batean onestea Herriko jabari publikoan interese orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, bizilagun eta interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Espedientea interesdunen eskura dago Kontzejuaren bulegoetan.

Bidaurren, 2009ko azaroaren 26an.-Kontzejuburua, José Miguel Echarte Arteta.

Iragarkiaren kodea: L0927950