4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Diru-laguntzak ematea
(Tuteran enpresak sortzeko diru-laguntzen deialdia)

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2009ko azaroaren 20an, ondoko ebazpen hau eman zuen, Industria eta Enpleguko zinegotzi delegatuak eskatuta:

Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa eman nahi diren diru-laguntzei buruz Tuteran ekintzaileek jarduera ekonomiko berriak sor ditzaten.

Ebatzi dut:

1. Tuteran enpresak sortzeko diru-laguntzen deialdiaren arabera, ondoko diru-laguntza hauek ematea:

Blanca Pérez de Arenaza Tejada: 360 euro.

Promociones y Construcciones Chueca Burgaleta, S.L.: 435 euro.

2. Onuradunei emandako zenbatekoaren %100 ordaintzea, espedientean baitaude diru-laguntzen deialdian eskatzen ziren egiaztagiri guztiak.

Tuteran, 2009ko azaroaren 25ean.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0927873