4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2010eko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, ikusgai dago Herriko Etxeko iragarkien oholean 2010. urteko plantilla organikoa, Iruñeko Udaleko osoko bilkurak 2009ko abenduaren 18an hasiera batean onetsia.

Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko abenduaren 18an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0928983