4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA. Diru-bilketa Zerbitzua. Akats zuzenketa.

Derrigorrezko Diru-bilketa Ataleko buruaren iragarkia, zuzeneko esleipenaren bidez ondasunak besterentzeko.

Aipatu ediktuan (2009ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 28an) enkantearen ordua aipatzean akatsa egin dela oharturik, zuzendu egiten da behar duen datua argitaratuta.

Honako hau dioen tokian:

1. Eskaintzak aurkezteko epea: 2010eko urtarrilaren 28ko 14:30 arte, Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 4. zk., 1. solairua). Eskaintzak 2010eko urtarrilaren 29an irekiko dira, 08:30ean, leku berean.

honako hau esan behar du:

1. Eskaintzak aurkezteko epea: 2010eko urtarrilaren 28ko 14:30 arte, Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 4. zk., 1. solairua). Eskaintzak 2010eko urtarrilaren 29an irekiko dira, 10:30ean, leku berean.

Iruñean, 2009ko abenduaren 29an.-Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F0929222