4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2010eko karga-tasak

Orotz-Beteluko Udalak, 2009ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, hau erabaki zuen:

1. Zergen karga-tasak:

1.1. Ondoko karga-tasak onestea, 2010eko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,213.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,69.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,10.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,10 indizea.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga. Tasa: %15. Ehunekoa:

1.-1etik 5 urte bitarte: 2,8.

2.-10 urte bitarte: 2,7.

3.-15 urte bitarte: 2,6.

4.-20 urte bitarte: 2,6.

1.2.-Erregelamenduzko tramitea ematea.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hala eta guztiz ere, aldez aurretik eta nahi izanez gero, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa, egintza ebatzi duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orotz-Betelun, 2009ko abenduaren 2an.-Alkatea, Ainhoa Mendia Orradre.

Iragarkiaren kodea: L0927795