4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Zinegotziendako dietak, Udalaren informazio batzordeetara
eta osoko bilkuretara joateagatik

Olaztiko Udalak, 2009ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, onetsi egin zituen zinegotziendako diru ordainak, honakoak, hain zuzen:

-Osoko bilkuretara joateagatik: 150 euro bilkura bakoitzeko.

-Informazio Batzordearen eta Musika Patronatuaren bileretara joateagatik: 70 euro bilera bakoitzeko.

Erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina izanen ditu ondorioak.

Olaztin, 2009ko abenduaren 9an.-Alkatea, Epifanio Marín Amiama.

Iragarkiaren kodea: L0928054