4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAGUE

Aldaketa ordenantzan. Hasierako onespena

Kontzejuko Batzarrak, 2009ko urriaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza. Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Olaguen, 2009ko urriaren 2an.-Kontzejuko burua, Javier Irurita.

Iragarkiaren kodea: L0927791