4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketak aurrekontuan

Otsagabiko Udalak, 2009ko azaroaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketak hasiera batean onestea 2009ko ekitaldiko aurrekontuan, kreditu berezia eta kreditu gehikuntza egiteko.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko oholean agertuta. Delako epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Otsagabian, 2009ko abenduaren 1ean.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0927786