4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Bake epailea

Otsagabiko Udalak, 2009ko azaroaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea herri honetako bake epaile titularraren kargua hartuko duen laguna hautatzeko prozedurari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak xedatu duena bete beharrez.

Horren guztiaren kariaz, hamabortz eguneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabideak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua xedatuari jarraikiz.

Otsagabian, 2009ko abenduaren 1ean.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0927763