4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2009ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi zituen udal ordenantza hauek:

1. Ordenantza fiskal orokorra.

2. Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza fiskala.

3. Agiriak luzatu eta tramitatzeko, erakundeen txostenak luzatzeko eta iragarkiak prentsan argitaratzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

4. Lizentziak eman eta hirigintzako bertze jarduketetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

5. Udal hilerria erabiltzeko eta hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

6. Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan eta aplikatzerakoan harekin bat heldu diren gainerakoetan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak behin betikoz onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Miranda Argan, 2009ko azaroaren 25ean.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0927797