4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Metautengo Barrutiko Udalak, 2009ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Ollogoiengo 2. poligonoko 16. lurzatiaren xehetasun azterlana, Francisco Javier Lesaga Aramendia jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Metautenen, 2009ko azaroaren 30ean.-Alkatea, Juan Miguel Zudaire Landa.

Iragarkiaren kodea: L0927963