4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Martzillako Udaleko alkateak, 2009ko abenduaren 2an eman 370/2009 Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen hasiera batean onestea Martzillako Arau Subsidiarioetako 8. sektoreko 8.5 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Martzillako Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 134. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2009ko apirilaren 9an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0927744