4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Herrilurren desafektazioa eta trukaketa

Txulapaingo Udalak, 2009ko azaroaren 27an egin bilkuran, legezko gehiengoa zuela, ondoko erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik trukaketa legeztatzeko espedienteko txosten juridikoa eta espedientea osatzen duten agiriak, erabaki da.

1. Hasiera batean onestea 5655 metro koadroko trukaketaren desafektazioa Beltzuntzen putzu septiko bat paratzeko. Horietatik, 5108 metro koadro Txulapaingo Udalarena den 11. poligonoko 87. lurzatiari dagozkio, eta 547 metro koadro Txulapaingo herrilurrarena den 11. poligonoko 71. lurzatiari dagozkio.

2. Besterangarritasuna deklaratzea eta trukaketa bidez 5655 metro koadro horiek besterentzea (5108 metro koadro Txulapaingo Udalarena den 11. poligonoko 87. lurzatiari dagozkio, eta 547 metro koadro Txulapaingo herrilurrarena den 11. poligonoko 71. lurzatiari dagozkio) Ana Teresa Tolosa Salsamendiren 11. poligonoko 36. lurzatiko 602 metro koadroengatik, eta trukaketaren eskaintza publikoaren baldintza agiria onestea, alkateak, lurren desafektazioa egin ondoan, trukaketaren beharrezko eskritura publikoa izenpetzeko ahalmena izan dezan.

3. Erabaki hau jendaurrean jartzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, epe horren barrenean alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Erabaki hau behin betiko bihurtuko da jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu. Hala izanez gero, espediente osoa Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentura igorriko da, dagokion foru dekretuaren bidez onetsia izan dadin.

Markalainen, 2009ko abenduaren 10ean.-Alkatea, Mikel Armendáriz Elso.

Iragarkiaren kodea: L0928062