4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

113/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, "Asterain-Irurtzun NA-7010 errepidea eraikitzea. Irurtzungo saihesbidea" proiektua behin betiko onesten duena, eta jendaurrean egoteko eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko fasea ebazten.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak, martxoaren 14ko 560/2008 Ebazpenaren bidez, "Asterain-Irurtzun NA-7010 errepidearen Arakil Ibarreko tartea: Irurtzun-Izurdiaga saihesbidea" eraikuntza proiektuari buruzko azterlan informatiboaren Ingurumen adierazpena egin zuen. 2008ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an.

Gobernuak, 2008ko apirilaren 21eko Erabakiaren bidez, "Asterain-Irurtzun NA-7010 errepidearen Arakil Ibarreko tartea: Irurtzun-Izurdiaga saihesbidea" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi zuen. 2008ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an. Plan horrek aurreikusten du, alde batetik, Zaragoza-Altsasuko lineak Izurdiagan duen trenbideko maila bereko pasagunea kentzea eta, bestetik, Irurtzungo saihesbidea eraikitzea. Azken hori Nafarroako Errepideen 2002-2009 II. Plan Zuzentzailean 126. jarduketa gisa ageri da.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak urtarrilaren 14an emandako 1/2009 Foru Aginduaren bidez, "Asterain-Irurtzun NA-7010 errepidea eraikitzea. Irurtzungo saihesbidea" proiektua behin-behinekoz onetsi zen, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen eta ukitutako toki entitateei entzunaldia eman zitzaien.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurrean egoteko eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko fasean honako alegazio hauek aurkeztu direla:

1. alegazioa: Juana Urra Mariñelarena andrea, bere izenean eta beste bost pertsonarenean.

1. Alegatzen du proiektua onetsi aurretik 2. poligonoko 217. lurzatia neurtu behar dela, egiaztatzeko bat datozela dauden metro kopurua eta jabetza erregistroan jaso direnak.

2. Aipatutako lurzatian, eraikiko den saihesbidearekin muga eginen den tokian, itxitura egin dadila. Itxitura mota (harresia, itxitura metalikoa...) saihesbidearen altueraren arabera zehaztu beharko da.

3. Saneamendua behar bezala lehengora dadila; zehazki, aipatutako lurzatian sartzeko bidean dagoen kutxeta.

4. Etorkizunean ez dadila planifikatu inolako irteerarik etxebizitzaren aurretik pasatzen den bidetik saihesbideraino, zeren egungo hirigintza arauetan ez da jaso horrelako irteerarik edo loturarik.

Erantzuna:

1.a eta 3.a. Alegatutakoa ezetsi egin da. Irurtzungo 2. poligonoko 217. lurzatia ez da ukituko Irurtzungo saihesbidearen obrak direla eta.

2. Ukitutako itxiturak berriz ere ezarriko direla aurreikusi da proiektuan.

4. Onartu egin da alegatutakoa. Eraikuntza proiektuan ez da irteerarik planifikatu etxebizitzaren aurretik pasatzen den bidetik saihesbideraino.

2. alegazioa.-Peio Etxarte Sagardia jauna.

1. Eskatzen du Izurdiaga-Irurtzun errepidean aurreikusitako obra motak alda daitezela, kale bihur dadin.

2. Errepidearen egungo maila jatorrizko mailaraino beheiti dadila.

3. Ezar daitezela espaloiak, aparkalekua, zebra-bideak eta abiadura kontrolatzeko sistema bat (sakanguneak).

4. Dena ongi eginik geldi dadila: kanalizazioak, argia, ura, telefonoak, itxiturak eta finketarako sarrerak.

Erantzuna:

1. Ezetsi egin da alegatutakoa. Errepide baten saihesbidea izatearekin, Nafarroako Gobernua izanen da titularra; hortaz, errepide izaera izanen du, ez kale izaera.

2. Ezetsi egin da alegatutakoa. Errepidea egiteko proiektuan murriztu egin da jarduketa plana: Manufacturas Irular, S.A. (Mafinsa) enpresarako sarreratik hasiko da saihesbidea, eta ia ez du NA-7010 errepidea ukituko. Beraz, ez da sestra aldatuko.

3. Neurri batean ezetsi egin da alegatutakoa. Errepidea denez, ez da aparkalekurik proiektatu, baina espaloiak bai, ezarriko dira, oraingoei jarraipena emateko. Ez da aurreikusi abiadura kontrolatzeko sistemak ezartzea.

4. Ukitutako zerbitzu eta elementu guztiak lehengoratu eginen direla jaso da proiektuan.

3. alegazioa.-Isidro Recalde Mariñelarena jauna. Arakil Ibarreko 5. poligonoko 85. lurzatiaren titularra da.

1. Errepidearen altuera beheiti dadila eskatzen du, adieraziz egun 45 cm altuago dagoela etxebizitza eraiki zenean baino, zenbaitetan asfaltatu izateagatik.

2. Bere lurzatiko itxitura lehengora dadila. Heskaia da, eta etxebizitzaren fatxada nagusia ziliportetatik babesten du.

3. Menditik euri urak jaisten dira errepidera, eta bere finkan sartzen. Bada, euri ur horiek kanaliza daitezela.

4. Desjabetutako ondasunei buruz planteatzen diren baldintza ekonomikoen berri izatea.

Erantzuna:

1. Ezetsi egin da alegatutakoa. Errepidea egiteko proiektuan murriztu egin da jarduketa plana: Manufacturas Irular, S.A. (Mafinsa) enpresarako sarreratik hasiko da saihesbidea, eta ia ez du NA-7010 errepidea ukituko. Beraz, ez da sestra aldatuko.

2. Ezetsi egin da alegatutakoa. Lurzati hori ez da ukituko; beraz, ez da jarduketarik eginen lurzati horretako elementu eta zerbitzuetan.

3. Proiektuan aurreikusi da proiektuari berari eragiten dieten euri urak jasotzea eta kanalizatzea, hurbileko finken egoera aldatu gabe.

4. Ezetsi egin da alegatutakoa. Ez da lurzati hori ukituko eta, hortaz, ez da bidezkoa balioespenik egitea.

4. alegazioa.-Lucía Larumbe Irurita andrea eta Martín Larumbe Irurita jauna. Arakil Ibarreko 5. poligonoko 84. eta 87. lurzatien titularrak dira.

1. Errepidearen altuera beheiti dadila eskatzen dute, adieraziz egun 30 cm altuago dagoela etxebizitza eraiki zenean baino, zenbaitetan asfaltatu izateagatik.

2. Beren lurzatiaren itxitura lehengora dadila (zutoin metalikoak, alanbrea eta pinu errenkada bat).

3. Menditik euri urak jaisten dira errepidera, eta bere etxebizitzan sartzen. Bada, euri ur horiek kanaliza daitezela.

4. Desjabetutako ondasunei buruz planteatzen diren baldintza ekonomikoen berri izatea.

Erantzuna:

1.a, 2.a, 3.a eta 4.a. 3. alegazioari emandako erantzun berak.

5. alegazioa.-Itsasne Etxarte Baraibar andrea.

2. alegazioa eta hau berdin-berdinak dira, eta erantzuna ere bera da.

6. alegazioa.-José Andrés Vilches Corral jauna.

1. Errepidea oso altu dagoela, izan ere, dioenez, urteetan galtzada handitu egin da, etxeen kotei arreta eman gabe eta, horregatik, ura sartzen omen zaio etxebizitzan.

2. Errepidearen bi aldeetan lurrak mugitu behar direnez, oraingo kableak obren azpiko aldetik kanaliza daitezela.

3. Errepide horretan barna jendea asko ibiltzen dela paseoan, baina ez dagoela ez espaloirik ez halakorik egiteko lekurik.

4. Tartea utzi dadila, errepidea eta bere etxearen hesien artean lau ibilgailu aparkatzeko modukoa.

Erantzuna:

1.a eta 2.a. Alegatutakoa ezetsi egin da. Errepidea egiteko proiektuan murriztu egin da jarduketa plana: Manufacturas Irular, S.A. (Mafinsa) enpresarako sarreratik hasiko da saihesbidea, ia ez du NA-7010 errepidea ukituko eta bere lurzatia ez du ukituko. Beraz, ez dira ez sestra ez alde horretako zerbitzuak aldatuko.

3.a eta 4.a. Alegatutakoa ezetsi egin da. Errepidea denez, ez da aparkalekurik proiektatu, baina espaloiak bai, ezarriko dira, oraingoei jarraipena emateko.

7. alegazioa.-Camino Iragui Signada andrea.

1. Azaltzen du 299-33 A finkaren jabea dela. Finka horri 90 m² desjabetuko zaizkio, eta aurretik ere 5 metroko lagapena egin omen zuen finkako itxituran, egungo errepidetik 8 m egin arte, errepidea kale bihur zedin etorkizunean. Ez du ulertzen zergatik behar den ezponda bat, aipatutako finka berriz ere ukituko duena.

2. Etxebizitza, baita auzoa osatzen duten beste batzuk ere, Izurdiagako udal mugapetik kanpo daudela, Nafarroako Gobernuaren seinalizazioaren arabera, eta ez daudela Irurtzungo udal mugapean ere. Administratiboki Izurdiagako Kontzejuan daude, eta hori ez da jaso.

3. Etxebizitza horiek ez dutela saneamendu sare publikorik, nahiz eta dagokien kanona ordaindu.

4. Errepidean ibilgailu asko ibiltzen dela eta oinezkoek ez dutela babesik, ez baitago ez espaloirik ez zebra-biderik.

5. Hirigintza Planak bere lurzatian beste etxebizitza bat eraikitzea aurreikusten duela, eta horregatik sarrerarako ate bat dagoela jarria bere finkaren itxituran.

Hori dena kontuan harturik, hauxe eskatzen du:

1. Zehaztu dadila non izanen diren desjabetu beharreko 90 metro karratuak.

2. Egiaz neurtu dadila lagatako lurra eta ustez desjabetu behar dena.

3. Ezponda beharrean eustorma jar dadila.

4. Udal mugapeen seinalizazioa alda dadila, eta errealitatera egokitu.

5. Udala eta Nafarroako Gobernua koordina daitezela, saneamenduaren afera konpontzeko.

6. Aurreikus dadila etorkizunean etxebizitza bat eginen dela, eta sarbidea izanen duela atearen marka dagoen lekuan.

Erantzuna:

1.a, 2.a, 3.a eta 6.a. Alegazioa ezetsi egin da. Errepidea egiteko proiektuan murriztu egin da jarduketa plana: Manufacturas Irular, S.A. (Mafinsa) enpresarako sarreratik hasiko da saihesbidea, eta ia ez du NA-7010 errepidea ukituko. Beraz, ez da bere lurzatia aldatuko.

4. Ezetsi egin da alegatutakoa. Udal mugapeen seinalizazioa ez da proiektu honen xedea; dena dela, Zainketa Zerbitzuak ondoren egiten ahalko du, betiere ikusgarritasun eta bide segurtasun baldintzak kontuan harturik.

5. Ezetsi egin da alegatutakoa. Ez da proiektu honen xedea saneamendu sarea ezartzea. Hala ere, jarduketa eremuan ukitutakoa lehengoratzea aurreikusten da. Jarduketa mota horiek Toki Administrazioko Departamentuak gauzatzen ditu, udalekin hitzarmenak eginez.

8. alegazioa.-Javier Lázcoz Olaechea jauna, Arakil Ibarreko Udalaren izenean.

1. Adierazten du proiektuak errepidearen trazadura jaso bai baina ez direla xehetasunez balioesten hiri lurzoruko lurzatiei egiten zaizkien ukipen zehatzak eta horiek konpontzeko moduak (sarbideak, eustormak, etab.).

2. Eskatzen du Izurdiagako Kontzejuan aurreikusi den sekzioa Irurtzunen aurreikusi dena bezalakoa izatea, eta espaloiak jartzea aurreikus dadila. Dioenez, hala ezarri zen Nafarroako Gobernuaren Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Arakil Ibarreko LOEEri emandako txostenean. Hauxe adierazten du: "g.-Hiri eremuko tarteetan edo horietatik hurbil daudenetan, bide segurtasunagatik, 1,5 metroko espaloiak ezarri behar dira, behar bezala argituak. Bazterbideen jarraian kokatuko dira, eta errepideko euri urak jasotzeko kolektorea izanen dute".

3. Proiektuan sestra pixka bat goratzen da. Horregatik, euri uren husteari konponbide egokia emateko eskatzen da, batez ere kontuan harturik etxebizitza batzuen sestra bidearen kotaren azpitik geldi daitekeela, zenbait aldiz asfaltatu izanaren ondorioz. Behar izanez gero, eskatzen du aldez aurretik fresatzeko eta errepidearen jatorrizko kotara jaisteko.

4. Udalaren artxiboan ez dago dokumentaziorik dauden azpiegiturei buruz; hala ere, eskatzen du aintzat har daitezela errepidearen mendebaldeko bazterreko hornikuntza eta saneamendurako harguneak, obrek ukitzen ahal dituztenak.

5. Eskatzen du eraikuntzako proiektuan konponbide egokia eman dakiola euri uren sarearen funtzionamenduari. 142. k.p.an bada gune bat behera gelditzen dena, eta proiektuan ez dago argi ea puntu horretan jarduketarik aurreikusi ote den.

6. Planeamenduaren arabera, gaur egungo U67 unitateak (5. poligonoko 299 lurzatia) nahitaezkoa omen du aurreko aldean lur zerrenda bat lagatzea, eta horren berri ematen du. 2007an formalizatu zen lagapen hori, katastroa eguneratzeko zegoela. Lurren lagapenaren akta erantsi du, departamentuak aintzat har dezan, desjabetu beharreko azalerak zein diren zuzen zehazteko. Lurzati horren hegoaldean bada bide bat, eta bide horretarako sarbidea bermatu egin beharko da.

7. Proiektuaren xede den eremuan badira zenbait etxebizitza, eta horiek putzu septiko baterako hargunea dute. Putzua Alcoa edo Saparen instalazioen barnean dago, eta hori ere erregularizatu beharreko zerbait da. Hortaz, eskatzen du obrak balia daitezela egungo saneamendu sarea hobetzeko.

Erantzuna:

1.tik 7.era. Errepidea egiteko proiektuan murriztu egin da jarduketa plana: Manufacturas Irular, S.A. (Mafinsa) enpresarako sarreratik hasiko da saihesbidea, eta, beraz, ez da aldatuko aipatutako tartea, NA-7010 errepidean, Arakil Ibarreko udal mugapean.

Errepide hau Izurdiagako Kontzejutik pasatzen den tartean, Izurdiagan trenbideko maila bereko pasagunea kentzeko obrekin izanen dute zerikusia jarduketek, bidezkoa bada. Proiektu hori jendaurrean jartzekotan da.

Dauden zerbitzuen sareak berritzeko (saneamendua, hornidura, elektrizitatea, etab.) Udalak Toki Administrazioko Departamentuari eskatzen ahalko dio laguntza, bera baita eskuduna jarduketa mota horietan.

9. alegazioa.-José Lara San Alejo jauna.

1. 2. poligonoko 216. lurzatiaren titularra den aldetik, eskatzen du bere lurzatia neurtu dadila lanak hasi aurretik, ikusteko ea azalera bat ote datorren jabetza erregistroan ageri denarekin.

2. Eskatzen du bere lurzatian, saihesbidearekin muga egiten den aldean, itxitura ezar dadila, saihesbidearen altueraren arabera.

Erantzuna:

1. Ezetsi egin da alegatutakoa. Irurtzungo 2. poligonoko 216. lurzatia ez da ukituko Irurtzungo saihesbidearen obrak direla eta.

2. Ukitutako itxiturak lehengoratuko direla jaso da proiektuan.

10. alegazioa.-Eduardo Artieda Zugasti jauna, Izurdiagako Kontzejua ordezkatuz.

1. Eskatzen du Izurdiagako udal mugapean pasatzen den obra tartea hiri barneko kaletzat har dadila eta ez errepidetzat, zeren dena hiri lurzoruan baitago, katastroak erakusten duenez, eta, hortaz, hiri barneko kaleei dagokien araudia aplika dakiola.

2. Errepidearen egungo kota beheiti dadila, izan ere, zenbait aldiz asfaltatu izanaren ondorioz, kota igo egin da, eta gaur egun hesi moduko bat bihurtu da etxeen inguruko euri uretarako, eta etxeetan ura sartzea eragin du.

3. Asfaltoko zoladuraren bazterretik doazen zerbitzuak lurperatzea aurreikus dadila obretan.

4. Kontuan izanik hiri barneko kalea dela, espaloi bat proiekta dadila eta gutxienez oinezkoentzako bi zebra-bide goratu, gaur egungo arriskuak murrizteko.

5. Proiektuak aurreikus dezala zoladurak gaur egungo eraikuntzetara moldatu behar direla, eta aintzat har ditzala etorkizuneko eraikuntzetarako eta tokiko bideetarako sarbideak.

6. Aparkatzeko ahalik eta toki gehien manten daitezela.

7. Hirigunearen hasiera adierazten duen kartela lekuz aldatu dadila, orain dagoen lekutik Izurdiagako udal mugapearen hasieraraino.

Erantzuna:

1.etik 6.era. Alegatutakoa ezetsi egin da. Errepidea egiteko proiektuan murriztu egin da jarduketa plana: Manufacturas Irular, S.A. (Mafinsa) enpresarako sarreratik hasiko da saihesbidea, eta ez dio eraginen NA-7010 errepideak Izurdiagako Kontzejuan duen tarteari.

Errepide hau Izurdiagako Kontzejutik pasatzen den tartean, Izurdiagan trenbideko maila bereko pasagunea kentzeko obrekin izanen dute zerikusia jarduketek, bidezkoa bada. Proiektu hori jendaurrean jartzekotan da.

Dauden zerbitzuen sareak berritzeko (saneamendua, hornidura, elektrizitatea, etab.) Udalak Toki Administrazioko Departamentuari eskatzen ahalko dio laguntza, bera baita eskuduna jarduketa mota horietan.

7. Ezetsi egin da alegatutakoa. Udal mugapeen seinalizazioa ez da proiektu honen xedea; dena dela, Zainketa Zerbitzuak ondoren egiten ahalko du, betiere ikusgarritasun eta bide segurtasun baldintzak kontuan harturik.

11. alegazioa.-Juan José Iriarte Vitoria jauna, Irurtzungo Udalaren izenean.

1. Adierazten du ezen proiektatzen den bideak, 1. bidearen (jadanik bada) jarraipena izanen denak, 2. biribilguneraino, gaur egun ezaugarri hauek dituela sekzioan: 3,0 metroko espaloia, aparkalekuak errenkadan bi aldeetan, 7,0 metroko galtzada, eta, denera, 17,4 metroko zabalera. Hortaz, eskatzen du aurreikus dadila parametro horiei jarraipena eman dakiela "Irurtzungo saihesbidea" proiektuan.

2. Adierazten du kontuan hartu behar litzatekeela zenbait garajeren sarrera 1. biribilgunearen bidez berrezartzeko aukera. Garaje horiek Aralar kaleko 5. eta 7. zenbakietako eraikuntzetako atzealdean daude.

3. Saihesbide berria eginda, Donostia alderako eta herrian sartzeko zirkulazioaren zati handi bat aldatu eginen da, Bi Haizpe kaleko 40aren pareko gurutzera hain zuzen ere. Horregatik, eskatzen du gurutze hori molda dadila, hartuko duen zirkulazio handirako.

4. Eskatzen du saihesbidearen obretan aurreikus dadila oinezkoentzako gaineko pasabide bat, Aralar kalearen parean proiektatu den biribilgunetik hurbil; izan ere, industrialderako bidea da hori, eta herritarrek asko erabiltzen dute.

5. Eskatzen du saihesbidearekin muga egiten duten lurrak itxi daitezela, jabeekin adosturik.

6. Saihesbidea etxebizitzetatik oso hurbil eginen denez, eskatzen du soinuarekin lotutako guztia azter dadila.

7. Eskatzen du azter dadila, bide segurtasunaren eta ikusgarritasunaren aldetik, Manfisa enpresaren parean dagoen gurutzea, zeren "puntu beltza" izaten ahal baita. Era berean, eskatzen du azter dadila zer zebra-bide behar diren oinezkoak Manfisa eta Saprem-eko industrialdera sar daitezen.

8. Azaltzen duenez, proiektuko maileguen eta hondakindegien atalean esaten da Oskiako harrobia erabiliko dela, eta, Informazio Azterlanean, harrobi horrexen itxiera izan zen Oskia-Gulina alternatiba baztertzeko arrazoietako bat. Adierazten du itxiera ustez ez dela gertatuko, eta, bidezkoa bada, lehengoratu eginen dela. Alegatzen du edonola ere ibilgailu astunek hirigunean barna pasatzen segituko dutela. Horregatik eskatzen du abiadura orduko 50 kilometroan mugatu dadila, eta Irurtzungo Udalari baimena eman dakiola ibilgailu astunei hirigunerako sarrera debekatzeko, zama-lanetarako izan ezik.

9. Eskatzen du dokumentazioko akatsak zuzen daitezela, izan ere egungo sestrak mantentzen badira ez baita beharrezkoa izanen saneamendu sarea berrezartzea.

Erantzuna:

1. Ezetsi egin da alegatutakoa. Bai saihesbidea bai 1. bidearen jarraipena errepidetzat hartzen dira. Hortaz, ez da aparkalekurik izanen. Espaloiak bai, izanen dira, oraingoei jarraipena emateko.

2. Onartu egin da alegatutakoa. Proiektuaren arabera, Aralar kaletik sartuko da aparkaleku horretara. Horretarako, Aralarren malko erako biribilgune bat proiektatu da.

3. Onartu egin da alegatutakoa. Proiektuan aurreikusi da aipatutako gurutzea biribilgune itxi baten bidez aldatzea.

4. Ezetsi egin da alegatutakoa. Zebra-bideak proiektatu dira, bai biribilguneetatik hurbil bai saihesbidearen hasieran.

5. Obrek ukitutako itxiturak lehengoratu eginen ditu proiektuak.

6. Onartu egin da alegatutakoa. Soinuari buruzko azterlana jaso du proiektuak, eta ukipena arina izanen dela ondorioztatu.

7. Onartu egin da alegatutakoa. Irurtzungo saihesbidearen obrak Manfisa enpresaren pareko gurutze batean hasiko dira, eta bide segurtasun eta ikusgarritasun irizpideei jarraikiz diseinatu da. Oinezkoak industrialdera pasatzeko, zebra-bideak proiektatu dira biribilguneen inguruan eta saihesbidearen hasieran.

8. Oskiako harrobia materialez hornitzeko erabiliko da. Harrobi hori itxi eginen den arren, oraindik ere materiala atera daiteke, landarezta daitezkeen ezpondak jartzeko.

Ibilgailuen abiadura orduko 50 kilometroan mugatuko da Irurtzungo hirigunean, zeharbide guztian bezala.

3. bidea osatu arte, Irurtzungo Udalak gauzatuko dituen jarduketekin osatu ere, ezin izanen da debekatu ibilgailu astunak Irurtzungo hirigunean sartzea.

9. Ukitutako zerbitzuak lehengoratzea aztertu da, eta ahalik ukipen gutxien eginen dira. Ukitutako zerbitzu guztiak lehengoratuko dira.

12. alegazioa.-Juan José Lopetegui Larráyoz jauna.

Eskatzen du saihesbidearen trazadura aldatu dadila 2. poligonoko 219. eta 240. lurzatien inguruan, Udal Planean proiektatu bezala, edo, bestela, proiektatu dadila errepide bat halako moduan non ez diren hartuko U7aren birzatiketa proiektuan (onetsia dago) zehaztutako lurzatiak.

Erantzuna:

Proiektatutako konponbidea Udalaren teknikariekin adostu da, Udalaren planeamendua errespetatuz.

Aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren eta eginik daudela Ingurumenaren Uraren zuzendari nagusiaren Ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritako zehaztapenak betetzeko justifikazio txostenean eskatutako aldaketak, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda aldatu egin da, eta eranskinean adierazi bezala gelditu da.

Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "Asterain-Irurtzun NA-7010 errepidea eraikitzea. Irurtzungo saihesbidea" proiektua jendaurrean jartzeko eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko fasea ebaztea, azalpen zatian azaltzen den moduan.

2. Behin betiko onestea "Asterain-Irurtzun NA-7010 errepidea eraikitzea. Irurtzungo saihesbidea" proiektua eta honekin batera doan ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda; proiektuaren hasierako aurrekontua 1.192.532,69 eurokoa da, BEZa barne.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, Irurtzungo eta Arakil Ibarreko udalei eta alegazio egileei, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek bukaera ematen dio administrazio publikoentzako administrazio bideari. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2009ko abenduaren 17an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

ERANSKINA

"Asterain-Irurtzun NA-7010 errepidea eraikitzea. Irurtzungo saihesbidea"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua.

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

AZALERA

KATASTROA

ERABILERA, XEDEA EDO

LUR MOTA

DESJ. m2

POL.

LURZ.

IRURTZUNGO UDAL MUGAPEA

IR-01

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

7

2

555

Lurzorua

IR-02

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

10

2

553

Lurzorua

IR-03

Hydro Aluminium Inasa S.A.

Aralar, 9 (Irurtzun)

1.492

242

2

547

Lurzorua

Zoladura

IR-03.1

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

1.249

2

698

Lurzorua

IR-04

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

406

2

318

Lurzorua

IR-04.2

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

8

2

214

Lurzorua

IR-05

Manufacturas Irular S.A.

Lizarra, 42 (Irurtzun)

75

4

10

2

189

Lurzorua

Eraikuntza

Zoladura

IR-06

Ruiz de Erenchun Del Castillo, Pablo

San Fermin, 6 (Iruña)

16

2

218

Lurzorua

IR-07

Manufacturas Irular S.A.

Lizarra, 42 (Irurtzun)

42

4

2

188

Lurzorua

Baskula

IR-08

Lopetegui Larráyoz, Agustín

Lopetegui Larráyoz, José Julio

Amaia, 5 (Irurtzun)

Lopetegui Larráyoz, Juan José

Antso Azkarra, 57 (Iruña)

4

2

690

Lurzorua

IR-08.1

Lopetegui Larráyoz, Agustín

Lopetegui Larráyoz, José Julio

Amaia, 5 (Irurtzun)

Lopetegui Larráyoz, Juan José

Antso Azkarra, 57 (Iruña)

7

2

691

Lurzorua

IR-08.2

Lopetegui Larráyoz, Agustín

Lopetegui Larráyoz, José Julio

Amaia, 5 (Irurtzun)

Lopetegui Larráyoz, Juan José

Antso Azkarra, 57 (Iruña)

42

2

692

Lurzorua

IR-09

Comercial y Bobinados Manufactura

Lizarra, 42 (Irurtzun)

266

194

2

220

Lurzorua

Etxebizitza

IR-10

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

13

2

652

Lurzorua

IR-12

Adania Patrimonio S.L.

Cordovilla B-4 (Cordovilla)

3

2

642

Lurzorua

IR-13

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

382

2

487

Lurzorua

IR-14

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

174

2

654

Lurzorua

IR-15

Lopetegui Larráyoz, Agustín

Lopetegui Larráyoz, José Julio

Amaia, 5 (Irurtzun)

Lopetegui Larráyoz, Juan José

Antso Azkarra, 57 (Iruña)

97

2

240

Lurzorua

IR-16

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

138

2

238

Lurzorua

IR-17

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

96

2

662

Lurzorua

IR-18

Dorronsoro Expósito, Bibiano

Amaia, 15 (Irurtzun)

271

2

239

Lurzorua

IR-19

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

1.929

2

620

Lurzorua

IR-20

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

303

2

241

Lurzorua

IR-21

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

71

2

619

Lurzorua

IR-22

Barberena Iráizoz, Petra

Oskia, 12

6

2

245

Lurzorua

IR-23

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

14

2

554

Lurzorua

UKITUTAKO ZERBITZUEK UKITUTAKO LURZATIAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua.

FINKA

ZK.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUN EZARPENA

BEHIN BETIKO

OKUP. m2

ALDI BAT.

OKUPAZIOA

ZERBITZU

MOTA

KATASTROA

ml

m2

EUSK.-KUTX.

m2

POL.

LURZ.

LUR MOTA

IRURTZUNGO UDAL MUGAPEA

IR-04

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

41

149

1

43

Elektrizitatea

2

318

Lurzorua

IR-04.1

Dorronsoro Expósito, Bibiano

Amaia, 15 (Irurtzun)

2

2

4

17

Elektrizitatea

2

213

Lurzorua

IR-07

Manufacturas Irular S.A.

Lizarra, 42 (Irurtzun)

134

390

12

863

Telefonia

2

188

Lurzorua

IR-08

Lopetegui Larráyoz, Agustín

Lopetegui Larráyoz, José Julio

Amaia, 5 (Irurtzun)

Lopetegui Larráyoz, Juan José

Antso Azkarra, 57 (Iruña)

4

6

4

105

Telefonia

2

219

Lurzorua

IR-09

Comercial y Bobinados Manufactura

Lizarra, 42 (Irurtzun)

3

4

22

Telefonia

2

220

Lurzorua

IR-10

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

59

Gasa

2

652

Lurzorua

IR-11

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

4

2

46

Gasa

2

653

Lurzorua

IR-13

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

38

65

4

336

Gasa

2

487

Lurzorua

IR-14

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

16

24

71

Gasa

2

654

Lurzorua

IR-16

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

1

1

Gasa

2

238

Lurzorua

INSTALAZIO LAGUNGARRIEK UKITUTAKO LURZATIAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua.

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJAB.

AZALERA. m2

ALDI BATERAKO

OKUPAZIOA m2

KATASTROA

LUR MOTA

POL.

LURZ.

IRURTZUNGO UDAL MUGAPEA

IR-19

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

663

2

620

Lurzorua

IR-21

Irurtzungo Udala

Foru plaza, 1 (Irurtzun)

1.272

2

619

Lurzorua

HONDAKINDEGIEK UKITUTAKO LURZATIAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua.

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJAB.

AZALERA. m2

ALDI BAT.

OKUPAZIOA m2

KATASTROA

LUR MOTA

POL.

LURZ.

ARAKILGO UDAL MUGAPEA

AR-01

Oroz Beraza, Ana María

Antso Azkarra, 27-5. D (Iruña)

11.927

5

303

Belardia

F0928613

Iragarkiaren kodea: F0928613