4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Jaurrietako Udalak, 2009ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa ondoko ordenantza fiskal hauetan:

-Aldaketa onetsi da Lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasen tarifetan, hirigintzako txostenen kostuetara egokitzeko.

-Aldaketa egin da Uraren kontsumoaren gaineko prezioak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako oinarriak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jaurrietan, 2009ko azaroaren 11n.-Alkatea, Javier Matias Celay Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L0927891