4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Josu Apezteguia Erasun. Jarduera: oilaskoak gizentzeko hegazti ustiategia handitzea. Tokia: 1. poligonoko 119. lurzatia, Iturenen, Ameztia alderdian (Nafarroa).

Iturenen, 2009ko abenduaren 1ean.-Alkatea, José María Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L0927964