4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

2010. urteko zerga-tasen onespena

Gesalazko Udalak, 2009ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, honako zerga-tasa hauek onetsi zituen:

1. Hirilurreko ondasun higiezinen gaineko kontribuzioaren urteko karga-tasa finkatzea, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izan dezan: %0,21.

2. Landalurreko ondasun higiezinen gaineko kontribuzioaren urteko karga-tasa finkatzea, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izan dezan: %0,52".

3. Gainerako zerga-tasak beren horretan uztea.

Muetzen, 2009ko abenduaren 9an.-Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L0927965