4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Lizarrako Udalak Pieza del Conde karrikan
higiezinak eskuratzeko trukaketa kontratua zuzenduko duten administrazio klausula partikular, ekonomiko
eta teknikoen agiria

1. Xedea.

Administrazio klausula partikular hauen xedea da baldintza ekonomiko administratiboak ematea, haien arabera eginen baita trukaketa kontratua Lizarrako Udalak higiezinak eskura ditzan Pieza del Conde karrikako 1 eta 3. atarietan.

2. Trukatzen diren ondasunak eta haien balorazioa.

a) Lizarrako Udalaren ondareko ondasunetatik, hauek sartzen dira trukaketa honetan:

-La Merced karrika, 2, behea ezkerra, 337. lurzatia, 5. poligonoa; balorazioa, 20990,00 euro.

-La Merced karrika, 2, 3.a eskuina, 337. lurzatia, 5. poligonoa; balorazioa, 24144,23 euro.

-La Merced karrika, 4, 2.a eskuina, 338. lurzatia, 5. poligonoa; balorazioa, 18868,00 euro.

-La Merced karrika, 10, behea eskuina, 341. lurzatia, 5. poligonoa; balorazioa, 21465,00 euro.

b) Trukaketa honen bidez erosi behar diren higiezinek gisako ezaugarriak izanen dituzte eta Lizarrako Pieza del Conde karrikako 1 eta 3. atarietan kokaturik egon beharko dute.

3. Trukaketaren justifikazioa.

Trukaketa honen xede diren ondareko ondasunak Lizarrako La Merced karrikako 2, 4 eta 10ean daude kokaturik.

Lizarrako Udalak Lizarrako Gizarteratze Plana onetsi zuen 2001eko maiatzaren 3ko osoko bilkuran, bazterketa egoeran dauden pertsona eta taldeak gizarteratzeko estrategiak taiutzea xede; horren barnean, entitate honek higiezinak behar ditu Pieza del Conde karrikako 1 eta 3. atarietan.

4. Eskaintzak aurkezteko baldintzak.

Proposamenak, gutun-azal itxietan eta baldintza orri honi atxikiriko eredu ofizialaren arabera beteak, Lizarrako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, 26 egun naturaleko epean, trukaketaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Gehieneko epea egun baliogabean bukatuz gero, hurrengo lehen egun baliodunean aurkezten ahalko dira proposamenak.

Esleipen honetara baldintza hauek betetzen dituzten interesdunek aurkezten ahalko dituzte eskaintzak:

a) Pertsona natural edo juridikoak izatea.

Pertsona juridikoak modu erregularrean eraturik egon behar dira, eta dagokien erregistro publikoan inskribaturik; ez dira sozietate irregularrak izaten ahal.

Kontratista enpresen batasun edo elkarte bat izaten ahalko da, aldi baterako eratuak, baita elkarrekin aurkezten diren enpresak ere. Erantzukizuna solidarioa izanen da, eta banaezinak, berriz, kontratutik heldu diren eginbehar guztiak. Enpresariek ahaldun bakarra izendatu beharko dute eta hari eman eskubideak erabiltzeko eta eginbeharrak betetzeko behar diren ahalmenak; proposamena aurkeztean, enpresari bakoitzak jarduteko gaitasuna duela frogatu beharko du, eta ahaldun bakarra nor den zehaztu.

Esleipena enpresari elkarte edo batasun batek hartzen badu, hura notario bidez formalizatu dela egiaztatu beharko du kontratua formalizatu baino lehen.

b) Jarduteko gaitasuna izatea eta kontratatu ezin izateko edo bateragarritasunik ez izateko arrazoi bakarretariko batean ere ez egotea, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusten direnetarik.

c) Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta izatea.

5. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

5.1. "A" gutun-azalean hau jarri behar da: Dokumentazio orokorra, eta dokumentazio hau izanen du:

-Nortasuna:

a) Pertsona fisikoendako: Nortasun Agiri Nazionala.

b) Pertsona juridikoendako edo legez diren bertze figura juridikoetarikoendako:

-Eratzeko eskritura eta, hala behar badu, haren aldaketa, betiere Merkataritza Erregistroak inskribatuak.

-Enpresaren Identifikazio Fiskaleko kodea.

-Ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionala eta ahalmenak askiesteko eskritura, Merkataritza Erregistroan inskribaturik egiaztatuta.

c) Frogagiria, Gizarte Segurantzari dirurik zor ez zaiolar edo hitzarmen espresua sinatu dela.

d) Ziurtagiria, Lizarrako Udalarekiko zerga betebeharrak egunean daudela.

e) Ziurtagiria, Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuak luzatua, Nafarroako Gobernuarekin betebeharrak eguneratuak dituela.

g) Zinpeko aitorpena, Kontratu Publikoei buruzko Legearen 18. artikuluan dauden debekuak ez dituela urratu.

5.2. "B" gutun-azalean hau jarri behar da: "Agiri tekniko eta ekonomikoak".

Gutun-azal honetan eskainiko da trukaketan eskaintzen den ondasunaren balorazio ekonomikoa; hura proposamen eredutako agertzen den eredu ofizialari lotu beharko zaio zehatz-mehatz. Balorazio hori ezin izanen da inoiz ere ondareko ondasunen balorazioa baino handiagoa izan; bazterturik geldituko dira balorazio hura gainditzen duten eskaintzak. Trukaketarako eskaintzen diren ondasunen balorazioa ondareko ondasunena baino tikiagoa bada, aldea eskudirutan konpentsatuko da; alde hori ez da izaten ahal ondareko ondasunen balioaren %50 baino handiagoa. Eskaintzak bazterturik gelditu dira, haien aldea ondareko ondasunen balioaren %50 baino handiagoa bada.

Eskaintza lizitatzaileak sinatuko du. Kontratazio mahaiak atzera botatzen ahalko ditu onetsitasko ereduarekin bat egiten ez dutenak, baita zerbat falta dutenak, edo akatsak edo urratuak dituztenak, baldin eta administrazioak eskaintza kontuan hartzeko funtsezkotzat jotzen duen guztia zehatz-mehatz jakitea galarazten badute.

Dokumentazio teknikoa:

-Katastroko planoa, ondasuna non den agertzen duena.

-Jabetza Erregistroak luzaturiko ziurtagiria, ondasun hori kargarik ez duela dioena.

-Jabetza titulua, notarioaren eskritura dagokiona eta guzti.

5.3. Bi gutunetan eskatzen diren agiriak jatorrizkoak izan beharko dira. Haien kopiak aurkeztuz gero, notario batek edo Udal honek kautotu beharko ditu. Gutun-azalak hetsirik aurkeztuko dira eta jatorrizko sinadura hegalean dutela.

6. Esleitzeko modua.

Kontratu hau lehiaketa bidez esleituko da.

7. Esleitzeko irizpideak.

Kontratazio organoari lehiaketaren esleipena dagokio eta, horretarako, haren xedeetarako komenigarriena iruditzen zaion proposamenaren arabera ebatziko du; ez du zertan izanik eskaintza ekonomikorik hoberena, esleipenean irizpide hauei segituko baitzaie:

1. Kokalekua eta irisgarritasuna: 34 puntu.

2. Higiezineko instalazioen baldintzak: 33 puntu.

3. Ondasuna entregatzeko eta okupatzeko epea: 33 puntu.

Lizarrako Udalak eman gabe deklara dezake kontratazioa, aurkeztutako proposamenetan bakarrik ere ez badago haren xedeetarako komenigarria.

8. Kontratua betetzeko epea.

Trukaketaz eskritua publikoa egiteko epea bi hilabetekoa izanen da espediente honen ebazpenaren jakinarazpena egiten denetik hasita.

Trukaketa honen bidez Udalak eskuratzen duen ondasun higiezinaren entrega fisikoa eta normal erabiltzeko maneran egiteko, bi hilabeteko epea izanen da, aipatu eskritura publikoa sinatzen denez geroztik.

9. Esleipen mahaia.

Kontratazio mahaiak kontratuei buruzko legeriak eta agiri honek ematen dizkion eginkizunak izanen ditu eta kide hauek izanen ditu:

-Mahaiburua: María Begoña Ganuza Bernaola, Lizarrako udaleko alkatea edo berak eskuordetzen duen zinegotzia.

-Mahaikideak:

-Javier López Álvarez;

-José Ángel Izcue Ros;

-Udalbatzako idazkaria;

-Udaleko kontu hartzailea.

Proposamenak aurkezteko epea bururaturik, lizitatzaileek A gutun-azalean aurkezturiko dokumentazio orokorraren kalifikazioa eginen du kontratazio mahaiak, jendaurrean eginen ez den bilkuran.

Kontratazio mahaia ohartzen bada akatsak badirela aurkezturiko dokumentazioan, 5 eguneko epea eman dezake, hala nahi badu, lizitatzaileak horiek zuzen ditzan.

Dokumentazioak funtsezko akatsak edo zuzendu ez daitezkeen akats materialak baditu, proposamena atzera botako da.

10. Eskaintza egiten duen kontratistaren eginbehar formalak.

Trukaketa kontratua eskritura publikoan eta notarioaren aitzinean formalizatu beharko da, bi hilabeteko epean esleitzen denetik aitzina. Sorrarazten diren gastu guztiak (notarioak, Jabetza Erregistroa eta zergak) Lizarrako Udalak ordainduko ditu.

11. Jurisdikzioa eta araubide juridikoa.

Kontratu honen prestakuntza eta esleipenaren inguruan desadostasunik pizten bada, hura kontratazio organora eramanen da; haren ebazpenaren kontra errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Administrazio Auzitegian edo, bertzenaz, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.

Kontratu hau formalizatzeari, betetzeari, ez betetzeari edo suntsiarazteari dagozkien gainerako kontuen inguruan desadostasunik pizten bada esleipen hartzailearen eta Lizarrako Udalaren artean, hura jurisdikzio zibilera eramanen da, Auzipetze Zibiliari buruzko Legearen arabera behar diren ekintzen bidez.

Lizarran, 2009ko azaroaren 18an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ........................., bizilekua: ............................., helbidea: ................, IFZ zenbakia ............., nire izenean ez bada hau ordezkatuz: ..........................................., IFZ: ............................ bizilekua: ..................................., karrika: ........................................ eta telefonoa: ............................. Izanik Lizarrako Udalak La Merced karrikan dituen ondareko ondasunak Pieza del Conde karrikako 1 eta 3an ezaugarri berak dituzten higiezinekin trukaketa egiteko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkiaren berri, eta ikusirik hura zuzentzen duten administrazio klausula partikular, ekonomiko eta teknikoen agiria, ezagutzen baitu edo hari bere osoan men egiten, hura gauzatzeko hitza ematen du aipatu dokumentuei hertsiki loturik, eta horretarako eskaintza hau egiten:

a) Eskaintzen den higiezin edo lokalaren balioa: ........................ euro (BEZa barne).

b) Eskaintzen den higiezin edo lokalaren kokalekua:

c) Eskaintzen den higiezinaren ezaugarri eta baldintzak:

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0927704