4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRO

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Endesak tasa kudeatzeko sinatutako hitzarmenari atxikitzea. Hasierako onespena

Zilbetiko Kontzejuak, 2009ko azaroaren 27an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Endesak 2009ko uztailaren 20an sinatutako hitzarmenari atxikitzea, hain zuzen ere jabari publikoaren erabilera edo aprobetxamendu bereziaren %1,5eko tasa kudeatzeko. Horrek guztiak berekin dakar tasa arautzen duen ordenantza betetzea eta tasaren kudeaketa Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren esku uztea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatzen dena bete dadin, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betikoz onetsitzat joko da.

Zilbetin, 2009ko abenduaren 22an.-Kontzejuko burua, Agustín Iribarren Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0929260