4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURUTAIN

Ikertzeko espedientea abian

Burutaingo Kontzejuko Batzarrak, 2009ko irailaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen Burutaingo 8. poligonoko 52. lurzatiaren 1. unitatearen zati bat (Simonena etxeko zoladuraren atal bat) ikertzeko espedientea abiatzea. Hura Burutaingo San Pedro karrikako 27an dago. Xedea da horren titulartasuna publikoa edo pribatua den zehaztea.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 40. artikuluari jarraikiz, argiatara ematen da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta ohartarazten da hura Burutaingo iragarki oholean paratuko dela hamabortz egunean, espedienteak ukituak direnek hilabetea izanen baitute, oholean egoteko epea bururatu eta biharamunetik aitzina, idatziz alegatzeko beren eskubidearen alde egokia iruditzen zaien guztia, alegazioen oinarri diren agiri guztiak erantsiz.

Burutainen, 2009ko urriaren 1ean.-Alkate kontzejuburua, Carlos Echenique Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: L0927793