4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udaleko Kulturako eta Jaietako Patronatuko burutzaren
erabilera bertze baten esku uztea

Udal honetako alkateak ebazpena eman du 2009ko abenduaren 1ean. Hona hemen testua:

"Alkatetza honi Legeak aitortzen dio eskudantzia batzuk Udalbatzaren bertze organoen eskutan uzteko aukera, baldin eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan debekatutako kasuren batean sarturik ez badaude.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 12. artikuluak posible egiten du Alkatetzaren eskumenak bertze baten esku uztea, betiere lege horretan edo bertzeetan aurreikusi bezala egiten bada.

Kontuan harturik Udaleko Kultur eta Jaietako Patronatuaren Estatutuen 11. artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 43, 44 eta 114.artikuluak, eta legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez.

Ebatzi dut:

1. Burlatako Udaleko zinegotzi eta Kulturako eta Jaietako Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeko mahaikide-zinegotzi Ramón Alzórriz Goñiren eskutan uztea Kulturako eta Jaietako Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeko burutzaren erabilera.

2. Ebazpen honetan egindako delegazioak, indarra har dezan, zinegotzi delegatuaren onarpena beharko du. Isilbidez eman dela ulertuko da, baldin eta ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunean udal honetako Alkatetzari delegazioa onartu ez dela adierazten ez bazaio.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta haren edukiaren berri Udalbatzari emanen zaio egiten duen lehen osoko bilkuran.

4. Erabaki hau igortzea Ramón Alzórriz Goñiri eta Udal honetako Kulturako eta Jaietako Patronatuari, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan".

Burlatan, 2009ko abenduaren 1ean.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0927754