4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Ordenantza fiskalak eta karga-tasak 2010erako.
Behin betiko onespena

Tulebrasko Udalak, 2009ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea tasen eta prezio publikoen ordenantza fiskaletako aldaketa, 2010ean aplikatuko diren tarifen gainekoa, eta urte horretarako kontribuzioen igorpenak.

Iragarkia 2009ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 21ean, eta ezarritako hogeita hamar eguneko epean inork ez du espedientearen aurka erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horiek horrela, behin betikoz onetsirik gelditu dira ordenantzetan 2010ean aplikatu beharreko aldaketak eta tarifak, akatsaren zuzenketa eta guzti, 2009ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, azaroaren 23an. Hori guztia argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan:

1. Ordenantzak eta 2010erako tarifa eta igorpenak ondotik zehazten dira. 2009ko ekitaldiko kuoten gainean %2ko igoera aurreikusi da, oro har, legezko mugak gainditu gabe hori egitea zilegi den ordainarazpenetan. Horren ondorioa honako hau da: Landazaintza, 5,9680 euro/erregua, hau da 0,3730 euro/almutea. Kalez kaleko saltzaileak, 3,20 euro/saltokia/eguna. Faxa erabiltzea, 0,39 euro/orria Nafarroara; 0,77 euro/orria Espainaren gainerakora; eta 1,53 euro/orria atzerrira. Fotokopiak luzatzeagatik, 0,22 euro bakoitza. EOIZaren igorpena egiteko portzentajea: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4. Lurzatien zedulak, 1,95 euro bakoitza. Hilerriko kontzesioak: horma-hilobian, 639 euro; hilobi arruntean, 186 euro; hilobi bikoitzean, 756 euro. Ehiza barrutia, Mankomunitatearen arabera. Kirol instalazioetako abonamendu eta sarrerak:

A) Abonamenduak.

Hilekoa/Denboraldikoa.

-Banakakoa, adin tikikoak (4tik 14 urte bitarte) eta erretiratuak: 23,50 euro/48,00 euro.

-Banakakoa, helduak (15 edo gehiago): 34,50 euro/ 59,00 euro.

-Senar-emazteak, seme-alabarik gabeak: 59,00 euro/112,00 euro.

-Senar-emazteak, seme-alaba 1ekin: 75,50 euro/120,00 euro.

-Senar-emazteak, 2 seme-alabarekin: 91,00 euro/129,50 euro.

-Senar-emazteak, 3 seme-alabarekin: 101,00 euro/145,00 euro.

-Pilotalekuaren eta ostatuaren erabilera: /11,50 euro.

B) Sarrerak. Eguneko sarreren prezioa 2,80 euro da adin tikiko eta erretiratuendako, bertan egoteagatik ere, 3,80 euro helduendako.

2010ean beren horretan utziko dira 2009an hirilurraren balio igoeraren gaineko zergaren zerga-oinarria kalkulatzeko aplikatutako portzentajeak, 3,15/3,15/3,05/3,05 baitira hurrenez hurren 5, 10, 15 eta 20 urte bitarteko denbora tarteetarako; tasa, berriz, %12.

2. Ordenantza fiskalak:

Ordenantza fiskal orokorra.

Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasen ordenantza fiskala.

Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskala.

Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.

Herrilurretako ondasun eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

Merkataritza ez-egonkorraren eta haren tasen gaineko ordenantza fiskala.

Hilerriaren erabilera eta zerbitzu horren eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

3. Tasak:

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3082.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren errekargua: %40.

4. Aldaketa horiek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Barillasen, 2009ko abenduaren 2an.-Alkatea, María Teresa Martínez Baigorri.

Iragarkiaren kodea: L0927782