26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1038/2009 demanda

Félix García Fuentesek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Juan Carlos Zabalza Morenoren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 1038/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Partez baiesten dut Félix García Fuentesek Juan Carlos Zabalza Morenoren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka aurkeztutako demanda, eta 2009ko urriaren 13an gertatu zen auzi-jartzailearen kaleratzea bidegabekoa izan zela deklaratzen dut. Horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzailea kaleratu aurretik zituen baldintza berberekin berriro onartzera edo 1.141,35 euroko kalte-ordaina ematera. Aukera hori epai hau jakinarazi eta 5 eguneko epean erabili beharko du enpresak, organo judizial honetara agertuz edo bertan idazkia aurkeztuz, eta hala egin ezean, langilea berriro onartzea hautatu duela ulertuko da; edozein modutan ere, kaleratze egunaren biharamunetik epai hau jakinarazi bitarte jaso ez dituen soldata guztiak ordaindu beharko dizkio auzi-jartzaileari, hots, 43,48 euroko soldata egun bakoitzeko. Eta Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio honi men egitera kondenatzen dut.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, 4148 0000 65 1038 09 espedientearen erreferentziarekin, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, banku berean baina aparteko eragiketa batean eta 4148 0000 67 1038 09 zenbakia aipatuz, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030.1846 42 0005001274 kontura eginen da transferentzia, eta goian aipatu erreferentziak jarriko dira kontzeptu gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Enpresari jakinarazten zaio langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea aukeratu behar duela idazki baten bidez edo, bestela, Lan arloko Epaitegiko Idazkaritzan agertuz, kaleratzea bidegabea izan dela deklaratzeko epaia jakinarazi eta bost eguneko epean, epaia irmo bihurtu arte itxaron gabe, auzialdikoa bada. Enpresaburuak ez badu langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea aukeratzen, lehenbizikoa izanen da bidezkoa.

Eta Juan Carlos Zabalza Morenori legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko otsailaren 8an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1002331