26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 148/2009 betearazpena

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Silvia Irisarri Fernándezek eskaturik, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan Navarra De Actividades Comerciales Indigo S.L.L. enpresaren aurka bideratu den 148/2009 prozeduran, xedapen zatian hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Lehenbizikoa.-Navarra de Actividades Comerciales Indigo, S.L.L.ren kontrako betearazpena abiarazten da, Silvia Irisarri Fernández andreak eskaturik. Printzipala 7.035,00 eurokoa da, behin-behineko interesak 422,10 eurokoak eta behin-behineko kostuak 703,5 eurokoak.

Bigarrena.-Iruñeko Lan Arloko 1. Epaitegian 197/2009 betearazpen-demanda tramitatzen ari da betearazpenpeko alderdi beraren kontra. Bada, tramitazio horren emaitza aintzat hartu behar da demandatuaren ondasunen berri jakiteko. Gainera, ondasunak berrenbargatzea erabaki da eta soberakina, egonez gero, enbargatzea prozedura honen onurarako, hain zuzen ere printzipala, interesak eta kostuak berdintzeko adina. Horretarako bidezko exhortoa bidaliko da eta jarduketa horien berri jakiteko eginbideak egiteko eskatuko da, egindako eginbideen eta horien emaitzen aipamen berezia eginez.

Hirugarrena.-Ebazpen hau eta betearazpena eskatzen duen idazkia Soldatak Bermatzeko Funtsari bidali behar zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.64.0148.09 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Navarra de Navarra De Actividades Comerciales Indigo, S.L.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko otsailaren 3an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1002244