26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 29/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 29/2009 falta-judizioa bideratzen ari dela, maulagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

200/2009 epaia. Iruñean, 2009ko apirilaren 17an.

Nik, Mari Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 29/2009 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan hauek parte hartu dute: batetik, Fiskaltzak, eta bestetik, inplikatu gisa, Amaia Campo López de Luzuriagak eta Angel María Aguirre Mazmelak. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:

Epaitza:

Angel María Aguirre Mazmela absolbitu egiten dut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaion erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta Angel María Aguirre Mazmelari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko otsailaren 3an.-Epaile magistratua, María Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1002335