26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Hitzarmena Lizarrako jabetza erregistroarekin

Torres del Rioko Udalak, 2009ko uztailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen lankidetza hitzarmena egitea honako hauen artean hirilurren balio igoeraren gaineko zerga kudeatzeko, likidatzeko eta biltzeko: Torres del Rioko Udala eta Lizarrako 1. jabetza erregistroko erregistratzaile titularra eta Nafarroako Foru Komunitateko oinordetza-emaitzen, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergen likidatzailea. Orobat erabaki zen alkateari ahalmena ematea hura sinatzko.

Hitzarmen hori 2010eko otsailaren 4an sinatu zen.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 60. artikuluan xedatuarekin bat.

Torres del Ríon, 2010eko otsailaren 4an.-Alkate udalburua, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1002035