49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DONEZTEBE

Aldaketa, Udalbatzako kideek beren karguetan aritzeagatik hartzen dituzten lansari, bilkura-sari eta kalte-ordainetan. Onespena

Doneztebeko Udalak 2009ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56.1 artikulua eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikulua, baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaz onetsia den Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikulua ere; guztiak ere udalbatzetako kideen dedikazioari eta lansariei buruzkoak.

Ikusirik, orobat, abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legea, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketa ezartzen dituena (15. artikulua).

Ikusirik Hirigintza Batzordeak 2008ko abenduaren 12an egin proposamena.

Gaiaz eztabaidatuta, Udalbatzak aho batez erabaki du:

Lehenbizikoa.-Aldatzea 2005eko uztailaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakia, Udalbatzako kideetan erabateko dedikazioa ez dutenek zenbateko hauek jaso ditzaten informazio batzordeen bileretara joateagatik: hiruretan hogeita hamabortz (75) euro, bakoitzera joateagatik.

Bigarrena.-Erabaki honek 2009ko urtarrilaren 1eko atzerako eraginak dituela hartuko du indarra.

Hirugarrena.-Erabaki hau igortzea Udalaren Kontu Hartzailetzara eta Toki Administrazioko Departamentura, 17/2004 Foru Legean aurreikusitako ondorioekin (2004ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 15ekoa).

Laugarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabaki horren kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal duzula, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bakoitzak dituen eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 80.1 eta 101. artikuluetan ezarritakoaren arabera, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, edo aldez aurretik eta aukeran: berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu duen organoari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Donezteben, 2009ko otsailaren 12an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L0911141