40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

UHARTE

Aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2009ko otsailaren 26an, hasiera batez onetsi zuen Uharteko Udalaren plantilla organikoaren aldaketa, zehazki, Udalaren Kirol Patronatuarena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Uharten, 2009ko martxoaren 5ean.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0911401