147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko azaroaren 16an hartua, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: N-121-B errepidea egitea, tartea: Irurita-Elizondo" proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak, apirilaren 16ko 33/2008 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: N-121-B errepidea egitea, tartea: Irurita-Elizondo" proiektua behin-behinekoz onetsi, jendaurrean jarri eta ukitutako toki entitateei entzunaldia eman zien.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren otsailaren 24ko 14/2009 Foru Aginduaren bidez, "N-121-B errepidea egitea, tartea: Irurita-Elizondo" proiektua jendaurrean egoteko epea ebatzi eta proiektu hori behin betiko onetsi zen.

Ikusita hobetu nahi den errepideak zirkulazio handia duela eta bide tarte horiek lehenbailehen aldatu behar direla, istripuak saihestu eta zirkulazioa hobetuko bada, komenigarria da lanak ahalik eta lasterren egitea; beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: N-121-B errepidea egitea, tartea: Irurita-Elizondo" proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kalkulatu den gastua 794.484 eurokoa da. Horietarik 300.000 euro 2009ko aurrekontuko "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: N-121-B errepidea egitea, tartea: Irurita-Elizondo" izeneko 620001 61100 6010 453218 kontu-sailaren kargura ordainduko dira, eta gainerakoa, 494.484 euro, 2010eko ekitaldian prestatuko diren aurrekontuen antzeko kontu-sailaren kargura.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratzen den egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratu daitekeela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau jakinaraztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu horretan duen Kontu-Hartzailetza Delegatuari.

Iruñean, 2009ko azaroaren 16an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0926803