125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Udal ordenantza, Zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2009ko irailaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tebasen, 2009ko irailaren 14an.-Alkatea, Diego Prim Monreal.

Iragarkiaren kodea: L0923099