125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2009ko irailaren 2an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehendabizikoa.-Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen ordenantzako aldaketa hasiera batean onestea; hain zuzen, espedientean behar bezala eginbidetuta jasotako puntuetako testuaren arabera.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.-Jendaurreko aldia alegazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean".

Oltza Zendean, 2009ko irailaren 25ean.-Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0923201