125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Herrilurretako lurzatiaren desafektazioa

Martzillako Udalak, 2009ko irailaren 24an egin bilkuran eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi Ondasunen gaineko Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea lur honen desafektazioa: 1638 metro karratu, 8. poligonoko 1.k lurzatian (El Montico alderdia), haren erabilpena Iberdrolari laga beharrez, hautaketa zentro bat paratzeko, eta 58,12 metro, 8. poligonoko 1. lurzatian 4 euskarri berri paratzeko, airean 2473,5 metro karratuko okupazioa egiten duela Iberdrolaren Tutera-Tafalla linean, eta linea berri bat, HTMrena, 14,16 metro karratuko desafektazioa dakarrena, 9 euskarri paratzeko 8. poligonoko 1,42,43,49 eta 124. lurzatietan, airean 5276 metro karratuko okupazioa egiten duela.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Espedientea Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Martzillan, 2009ko irailaren 25ean.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0923172